Sionismo sozialista, hebreeraz סוֹצְיָאלִיסְטִית, tziyonut sotzyalistit, edo sionismo laborista, sionismoaren Ezker politikoak jasotzen duen izendapena da, usadioz langile mugimendu juduarekin lerrokatua dago.
Sionismoaren Theodor Herzl eta Chaim Weizmannek zuzendutako adarrak ez bezala, sionismo sozialistak ez zuen uste Estatu judua nazioarteko komunitatea edo Erresuma Batua, Alemania eta Otomandar Inperioa bezalako herrialde boteretsuagoen babesaz sortuko zenik. Alderantziz, hainbat sionista sozialistek Estatu judua klase-borroka eta Palestinan bizitzen jarritako langile klase juduaren ahaleginaren bitartez bakarrik sortuko zela uste zuten, landa eremuetan kibutz eta moshav kokalekuak eta hirietan proletargo judu bat sortuz.